XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Problema ttipi batzu baditinat.
ANNE-SOPHIE: Problema batzu, ba, hori dun azken finean...
OIHANA: Kondatzen ahal dun.
Ikusle kutzu horiek ez dine besterik galdegiten.
ANNE-SOPHIE: Goiz honetan Mercedez berria garageatik ateratzean marratu dudalarik senditu dinat egun haundi baten mentura banuela.
OIHANA: A bon Merzedez berria ezarria duzue, zoin?
ANNE -SOPHIE:
OIHANA:
Ontsa izan behar din e!
Zerendako dira zilindrak?
Errondagoa da?
ANNE-SOPHIE: Ez dakinat, ene senarrak din hautatu.
Ene senar ohia.
OIHANA: Haugi, haugi
ANNE -SOPHIE: Piesena lana dun.
Hola jokatzen baita injeniore batekin.
Hainbeste lan egin ondoan horren laguntzeko besteak kanpora ezartzeko.
Hotz dun kanpoan.
OIHANA: Bof, primadera dun.
ANNE-SOPHIE: Erran iezaion Conchitari,
Haizea hozten dun pizinaren gainean pasatzen delarik.
OIHANA: Conchita, leihoa.
Hara.
Hobeki haiz?
ANNE-SOPHIE: Egun dena gaizki! unibertsitatetik pasatzen naun alabaren mintzatzeko, eta non ikusten dut?